Cookie Politika

COOKIE-N POLITIKA

Zer dira cookieak?

Cookie-ak web-orrien bidez ekipo batean deskarga daitezkeen fitxategiak dira. Tresna horiek funtsezko zeregina dute informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko. Besteak beste, webgune bati aukera ematen diote erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie mota ezberdinak

Bi cookie mota bereiz daitezke, cookie-ak bidaltzeko eta lortutako datuak tratatzeko erabiltzen den ekipo edo domeinua kudeatzen duen erakundearen arabera:Cookie propioak: erabiltzailearen ekipo terminalera editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik bidaltzen direnak eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen dutenak. Hots, bisitatzen ari den webguneak berak sortzen dituen cookie-ak dira.Hirugarrenen cookie-ak: erabiltzailearen ekipo terminalera editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik bidaltzen direnak, baizik eta cookie-n bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatzen dituenak. Hau da, hirugarrenek sortu dituzten cookie-ak dira.Halaber, saioko cookie-ak eta cookie iraunkorrak desberdindu daitezke, erabiltzailearen ekipo terminalean aktibatuta egoten diren denboraren arabera.Saiokoak: erabiltzailea web-orri batean nabigatzen ari den bitartean datuak bildu eta gordetzen dutenak.Iraunkorrak: nabigazioa bukatuta ere, datuak erabiltzailearen ekipo terminalean biltegiratuta jarraitzen dute, eta cookie-aren arduradunak zehaztutako denbora tartean eskuratu eta tratatu ahal izango dira (minutu batzuetatik urte batzuetara bitartean).Azkenik, badago beste sailkapen bat, lau cookie motarekin, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera: cookie teknikoak, lehentasun- eta pertsonalizazio-cookieak, cookie analitikoak eta jokabide-publizitateko cookieak.Cookie teknikoak: webgunean nabigatzeko behar-beharrezkoak diren cookieak dira, erabiltzaileari bere prestazioak edo tresnak erabiltzen laguntzen diotelako, hala nola, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko parteetara sartzea, bideoak edo soinua hedatzeko edukiak biltegiratzea, hizkuntza konfiguratzea, besteak beste. Cookie hauek desaktibatzeak webgunearen zenbait funtzionalitatek behar bezala funtzionatzea eragozten du.Lehentasun- eta pertsonalizazio-cookie-ak: erabiltzailea zerbitzuan ezaugarri jakin batzuekin sartzeko informazioa gogoratzea ahalbidetzen dutenak dira, hots, bere esperientzia beste erabiltzaile batzuen esperientziarekin bereiztea posible egiten dutenak. Adibidez, hizkuntza, erabiltzaileak bilaketa bat egiten duenean erakutsi beharreko emaitza-kopurua, zerbitzuaren itxura edo edukia, erabiltzailea zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile motaren edo zerbitzura sartzeko eskualdearen arabera, etab.Cookie analitikoak: cookie-n arduradunari, lotuta dauden web orrien erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egitea ahalbidetzen dioten cookieak dira. Mota honetako cookie-n bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko eta erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko.Azken batean, web-analitikaren bidez honako hauei buruzko informazioa lortzen da: webgunera sartzen diren erabiltzaileen kopurua, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikapena, iraupena, erabilitako nabigatzailea, zerbitzua ematen duen operadorea, hizkuntza, erabiltzen duen terminala, edo IP helbidea esleituta duen hiria. Informazio horri esker, web gune honek zerbitzu hobea eta egokiagoa eskaintzen du.Jokabide-publizitateko cookie-ak: erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen duten cookie-ak dira, haien nabigazio-ohiturak etengabe behatuz lortutakoa. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke, haren arabera publizitatea erakusteko. Cookie horiek erabiltzailearen nabigazioari buruzko informazioa lortzen dute, publizitate-espazioak kudeatzeko eta erabiltzaileari kalitatetako edukia eskaintzeko, haren gustuak eta lehentasunak aztertuz.

Webgune honetan erabiltzen diren cookie motak

eu